Gaur, maiatzak 17, urteko agenda berdearen ingurumen-hitzordurik nagusienetako bat ospatzen da: Birziklapenaren Nazioarteko Eguna, hain zuzen ere. Gizarte osoari zuzendutako deialdi bat da, hondakinak era egokian tratatzeak duen eragina eta garrantzia azpimarratzeko helburua duena, klima-aldaketari eusteari eta, ondorioz, ingurumena zaintzeari dagokionez. Astigarraga Kit Line enpresak Birziklapenaren Nazioarteko Egunaren ospakuntzarekin bat egin du.
Guretzat ez da egun bakar bateko kontua, gure egunerokoaren parte baizik. Birziklatzea guztion erantzukizuna da; enpresena ere bai, noski, eta horregatik gure lana hondakin gutxiago sortzera zuzenduta dago, gure karbono-aztarna murrizteko. Ohitura hori gure inguruaren, gure basoen, naturaren eta planeta osoaren onerako da. Ez badakizu zer den, karbono-aztarna ingurumenaren adierazle bat da, gizabanako batek edo enpresa baten jarduerak sortzen dituen berotegi-efektuko gasak islatzen dituena.
Birziklapenaren Nazioarteko Egunaren jatorria
Ez dakigu segurtasun osoz Birziklapenaren Nazioarteko Egunaren jatorria zein den. Nahiz eta oso argi ez egon eta kontu zehaztugabe bat izan, badirudi ospakizun honen lehenengo ekimena ekologista-talde batek burutu zuela Estatu Batuetako Texasen, 1994an. Helburua gizateriaren etorkizuneko jardunbiderik garrantzitsuenetako bati buruz kontzientziatzea izan zen: birziklapena. Gaur oso egun egokia da ekologiaren oinarrizko arauak gogorarazteko, hau da, murriztu, berrerabili eta birziklatu.
Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak (UNESCO erakundeak) Birziklapenaren Nazioarteko Eguna sortu zuen 2005ean, dagoeneko zehaztu dugun helburuarekin: hondakinak arduraz tratatzeko helburuarekin ingurumena babesteko, eta ez bakarrik kontsumitzailearen ikuspuntutik edo ikuspegitik, baina lehengaiak erauzi eta kontsumo-ondasun bihurtzen ditugunon ikuspegitik ere.
Zer egiten dugu Astigarraga Kit Line enpresan?
Astigarraga Kit Line enpresan 45.000 tona pinu-enbor egur kudeatzen ditugu, eta % 100ari ateratzen diogu probetxu. Irakurri duzuna, bai: ez da egurrik alferrik galtzen. Jarraian hondakinak ahalik eta gehien murrizteko sortu dugun gure lehengaiari probetxua ateratzeko sistema zertan datza azalduko dizugu.
● Lehengai gehiena gure astoak eta gainerako altzariak egiteko erabiltzen dugu, besteak beste apalategiak, botilategiak, taulak, kutxak edo kaxak. Enborreko egurraren zati hori aprobetxatu eta birziklatu egiten da: erdia baino gehixeago gure produktuetarako erabiltzen da eta, gainerakoa, txirbila eta ezpal lehorrak egiteko, geroago pelleta sortzeko erabiliko direnak.
● Ia heren bat paper-industriarako orea egiteko da, eta hori ezpalak sortuz lortzen da.
● Horrez gain, zati txiki bat gorde egiten dugu biomasa sortzeko eta lorezaintzan erabiltzeko, pinuaren azalaz baliatuz. Beste batzuetan kontatu dizuegu egurrezko taulen azken lehorketa industrial laburraren energia soberakin horretatik lortutako biomasa erretzetik datorrela.
● Azkenik, egurraren zati txiki bat MDF eta aglomeratuzko taulak ekoiztera zuzentzen da, zerrautsa sortzearen bitartez.
Horrela aprobetxatzen dugu egur guztia, baita altzariak egiteko erabili ezin diren zatiak ere, hala nola ezpalak, zerrautsa eta azala. Eta horrela ateratzen diogu egurrari baliorik eta erabilerarik handiena, energia aurreztea sustatuz, berotegi-efektuko gasen isuria murriztuz eta hondakinak sortzea saihestuz. Geratzeko iritsi den ekonomia zirkularreko eredu bat da, gauzak egiteko beste era bat, ‘erabili eta bota’ ekonomia lineal zaharkitu delako hori alde batera uzten duena eta baliabideak optimizatzearen alde egiten duena, horien bizitza baliagarria luzatuz.
Kartoia birziklatuta
Beste alde batetik, altzariak muntatzeko behar diren zatiak paketatzeko erabiltzen dugun kartoia % 100ean birziklatutako ebaketarekin eginda dago, eta erabiltzen dugun film erretraktila % 50ean birziklatutako lehengaiarekin eginda dago. Karatuletan zuzen eta eraginkortasunez adierazten da amaierako kontsumitzaileak birziklatu behar duena, kartoia plastikotik bereiziz. Halaber, enpresan sortzen diren hondakin guztiak zuzenean bertan biltzen diren edukiontzien bidez birziklatzen dira.
Astigarraga Kit Line enpresan lan egiten dugu eguneroko bizitzako guneak hobetzeko, hau da, etxea, bulego bat edo negozio bat hobetzeko. Jakin badakigu egurraren industriak eragin zuzena duela planetan, eta hori minimizatu beharra daukagu. Lan egiteko erabiltzen dugun egurrak zorrotz kontrolatutako tokiko jatorria du; izan ere, gure basoetatik erauzi egiten da eta modu jasangarrian kudeatzen dugu. Gainera, bi ziurtagiri ditu: PEFC eta Ecolabel. Eta, noski, Astigarraga Kit Line enpresan basoberritze hertsiaren aldeko apustua egiten dugu: basoen % 100a leheneratu eta zuhaitzez betetzen dugu.
Murriztu, berrerabili, birziklatu.