Gero eta jende gehiagok aukeratzen du bizimodu jasangarriagoa, eta ingurumenarekiko begirunetsu izateko ardura hartzen du. Horren ondorioz, produktu ekologikoen eskakizuna gero eta handiagoa da. Joera hori sektore guztietan ikus daiteke eta, noski, egurraren industrian ere ikusten ari da. Astigarraga Kit Line enpresan jakin badakigu gure jarduerak eragin zuzena duela planetan, eta gure betebeharra da hori arintzea. Horregatik, lan egiteko erabiltzen dugun egurrak tokiko jatorria dauka. Zuen buruari galdetzen badiozue zergatik aukeratu egur jasangarriko eta ekologikoko altzariak eta astoak?, jarraitu irakurtzen.
Orain dela gutxi, gure sare sozial batean post bat argitaratu genuen; horretan, idazmahai bat eta Glam astoa ikusten ziren. Aurretik ikusten zen testuak esaten zuen egurra trinkoa eta ekologikoa dela. Jasangarritasuna gizartean sartu den bezala, sareak ere sartu egin dira: bozgorailu gisa erabiltzen dituzte enpresek, eta gure publikoarekin egunero eta eraginkortasunez hitz egiteko aukera ematen digute. Bada, jarraitzaile batek honako iruzkin hau utzi zuen postean: “Asto ekologikoa? Gaur egun mundu guztiak maite du hitz hori erabiltzea”. Eta, egia esan, hausnartzen hastea eragin zuen.
Argi dago ‘berdea’ modan dagoela, baina benetako konpromisoa da? Marketin hutsa da? Kontu ekologikoa gehiegi ustiatu egin da? Agian batzuetan bai: izan ere, urruneko eltzeak urrez, iritsi eta lurrez; eta urrutiko intxaurrak hamalau, bertaratu eta lau. Gure kasuan, bai, Glam astoa egur trinko ekologikoz eginda dago; hori, asto guztiak eta Astigarraga Kit Line enpresako gainerako altzari guztiak.Ez dugu guk esaten, nazioarteko bi ahotsek esaten dute: lehenengoa PEFC ziurtapena, hain zuzen ere; bigarrena Europako Batzordea da, Ecolabel etiketa ekologikoaren bitartez.
Aurkezpenak egin ondoren, zuzenean kontura: zergatik aukeratu altzari jasangarriak?
Osasunerako onak dira
Egur jasangarrizko altzariak seguruak dira erosten dituenarentzat eta, aldi berean, langileen osasuna ere zaindu egiten dute. Egur trinko naturala aukeratzea eta landugabe uztea, substantzia kimikorik edo osagai kaltegarririk gabe, altzari osasungarrien aldeko apustua egitea da, etxebizitza kutsatzen ez dutenak eta ingurumenarekiko begirunetsuak direnak. Abantaila hori ez luke inork alde batera utzi behar.
Ekoizteko prozesuak ez du gaitzik egiten
Ekoizpen-kate osoan zehar, lehengaia eskuratzen denetik garraioa egiten den arte, ekosistema errespetatu egiten da. Guri dagokionez, modu jasangarrian kudeatutako tokiko basoetatik ateratzen da egurra. Jarraian, enborrak taula bihurtzen dira gure inguruko zerrategietan. Moztu ondoren, aire zabalean lehortu edo haizatu egiten dira hezetasuna gutxitzeko, eta lehorketa industrial labur bat izaten dute. Horretarako behar den energia txirbiletatik eta zerrautsetik ateratako biomasa erretzetik lortzen da, hondakinak sortzen saihesteko.
Orduan, egurra mekanizatzeko prest dago, astoak eta altzariak fabrikatzeko bi lantegietan. Dagokion altzaria muntatzeko beharrezkoak diren atal guztiak paketatu egiten dira %50ean birziklatutako kartoi eta plastikoarekin; laster proportzioa handituko dugu %60ra iritsi arte. Ekoizpen-ziklo kontzientea da, guztiz kaltegabea eta prozesu osoaren kontrol zorrotza izateko aukera ematen diguna.
Deforestazioa saihesten da
Esan dugu dagoeneko altzari jasangarriak eta ekologikoak deforestazioa bultzatzen ez duten tokiko egurrez egiten direla. Mozketa kontrolatuetatik datozen egurrak dira beti; horregatik, gure altzari jasangarriak banatzen edo erabiltzen badituzu, ziur egon zaitezke Insignis pinu-sailak arreta handiz zaintzen ditugula, eta garbi mantentzen ditugula inausketa oso zehatzei esker. Izan ere, egurra ateratzen dugu gure Gipuzkoako eta Bizkaiko basoak berdez oihanberritzeko konpromisoarekin.
Gune natural eta atseginak sortzen dituzte
Egur trinko jasangarrizko altzariak boladan daude gaur egun. Benetako egur naturalak natura, egiazkoa gogorarazten digu. Gai noble eta harmonikoz jantzitako edozein etxek, bulegok edo saltokik ongizatea eragiten duen sentipena edukiko du. Altzari erabilgarri etikoak aukeratuz gero, ingurune-aztarna murriztuko dugu eta, aldi berean, ingurumen naturalagoa, atseginagoa eta jasangarriagoa sortuko dugu.