
Nobedadeak
Ezagutu Astigarraga Kit Line-n diseinu original berriak. Denek dute ezaugarri komun bat: pinu jasangarriko zurez eginak daude.

Astoak eta Estalkiak
Astoak eta zur trinkozko estalkiak. Idazmahai bat, jantokiko mahai bat edo lan-mahai bat sortzeko ezin hobeak. Diseinu ugari ditugu zure bezeroek edozein lekuri ukitu atsegina eta naturala emateko.

Apalategiak
Eman begiratu bat gure zur trinkozko apalategien bilduma zabalari. Irtenbide jasangarriak egongelako liburuak, gelako arropa, despentsako produktuak edo zure bezeroek trastelekuan gordetzen duten guztia antolatzeko.

Hormako Apalak
Pinu-zurezko hormako apalak. Produktu errazak eta originalak aldi berean. Etxeko hormak modu jasangarrian antolatu eta apaintzeko sormenezko irtenbideak.

Kaxak eta Tiraderak
Imajina ditzakezun biltegiratze-irtenbide guztiak. Egurrezko kaxak eta tiradera-altzariak, estiloz gorde, antolatu eta apaintzeko. Tapadunak, taparik gabeak, modularrak, pilagarriak…

Kutxak
Biltegiratzeko zur jasangarriko kutxak. Gorde eta apaintzeko irtenbide moldagarri eta funtzionalak. Hainbat erabileratarako edukiera desberdinak ditugu.

Tabureteak
Pinuzko zur trinkozko gure tabureteak funtzio anitzekoak dira. Eserleku, mahai osagarri edo gau-mahai gisa erabil daitezke. Edozein etxeri ukitu ekologikoa emateko aproposak.

Botilategiak
Zurezko botilategi-sorta zabala dugu. Ardoa egoera ezin hobean kontserbatzeko diseinu erakargarriak. Mota askotako botilategiak ditugu: pilagarriak, modularrak, hormakoak… botila asko edo gutxi batzuk gordetzeko.