Zure konfiantza-hornitzailea gara
Ez dio axola DIY munduko kate handia, burdindegi txiki bat edo brikolaje-denda bat zaren
Behar gaituzten lekuetan
Nazioarteko banatzaile handiek gugan konfiantza dute
Frantzian egin genituen lehen urratsak pinu-zur trinkozko produktuak fabrikatu eta banatzen zituen enpresa gisa. Hori dela eta, harro esan dezakegu nazioartekotzea gure geneetan dagoela.
Astigarraga Kit Line-n, herrialde bakoitzerako merkataritza-talde adituak ditugu. Talde horiek kanpoan daude, eta hainbat ingurunetan moldatzeko ezagutza eta trebetasun handiak dituzten pertsonek osatzen dituzte. Gainera, uneoro dute Azpeitiko gure egoitzan dagoen merkataritza-arretarako sailaren laguntza. Hemendik, gure bezeroen eskaerei arin eta hizkuntza desberdinetan erantzuten zaie.
Ikus dezakezunez, Europako herrialde nagusietan gaude. Hala ere, askoz gehiagotara iristen gara, gure bezeroen sistema logistiko garatuei esker. Leroy Merlin, Bricoman, Brico Depôt, Bauhaus eta Intergamma dira horietako batzuk.
-
Frantzia
-
Italia
-
Espainia
-
Alemania
-
Herbehereak
-
Portugal
-
Grezia
Logistika
Zure beharretara moldatzen gara
Azken bezeroak gure produktuak baldintza onenetan eta preziorik onenetan eskura ditzan, Astigarraga Kit Line-n zirkuitu logistiko ezberdinetara egokitzen gara. Gure produktuak paletetan jartzen ditugu, gure bezeroen plataformetan inolako arazorik gabe sar daitezen. Gainera, gure bezeroekin integratutako sistema informatiko berriak sortzen ditugu, eraginkortasun logistikorik onena lortze aldera.
Packaging-aren diseinuak ere garrantzi handia du maila logistikoan. Hurrengo adibideetan, pakete lauak eta trinkoak garatzen ditugula ikusiko duzu, garraioan eta banaketa-zentroan ahalik eta leku gutxien har dezaten. Diseinuak bisualki erakargarriak dira, eta inspirazio-irudiak dituzte eroslearentzat.
Dendarako formatuak
Bultzatu salmentak lineal praktiko eta erakargarri batekin
Astigarraga Kit Line-n gure esperientzia eta ezagutza guztia jartzen dugu zure eskura, dendan duzun gunea optimizatzeko eta bezeroei irudi erakargarriagoa eskaintzeko.
Elkarrekin, lineal pertsonalizatuak garatuko ditugu, eta, horien bidez, dendan ahalik eta leku gutxien hartzea, produktuak errazago kokatzea eta antolatzea eta kontsumitzaileari aplikazio- eta erabilera-irudiekin batera inspiratzea lortuko dugu.