Balio berberen bidez elkartuak
Elkarrekin helburu bera lortu nahi dugu: bezeroen beharrak asetzea, ororen gainetik, gure ingurunea errespetatuz
Fabrikazio jasangarria
Bere lurrarekin lotura estua duen enpresa
Astigarraga gure enpresari izena eman zion abizena da; lantegi txikia, tokikoa, familiartekoa.
Gaur, ordea, Astigarraga enpresa askoz gehiago da. Egunero, gero eta pertsona gehiagok egiten dugu lan balio berak partekatuz. Gure bulegoetan, gure ekoizpen-instalazioetan edo basoetan aurki ditzakezu. Haiekin bost minutuz hitz egin besterik ez duzu egin behar, inguruan duten ingurune berdearekiko maitasuna, jarduera garatzearen grina, eta bezeroekin lotzen dien konpromisoa ikusteko. Astigarraga Kit Line enpresako edozein produktutan ikus daiteke hori, hain zuzen ere. Produktu zintzoak, artifiziorik gabekoak, ingurumenarekiko begirunetsuak: urtetik urtera fresko eta denboragabe iraunarazteko eta gustukoak izaten jarraitzeko gakoa.

Balioak
Hitzezko jendea gara
Enpresa garen aldetik emaitza onak lortzeko giltzarria da gure bezeroenganako sortzen dugun konfiantza, zintzotasunez jokatuz eta akordioak betez.
Gure aitak beti esaten zigun: hitzematen duzunean, bete. Hitza sakratua da
.
Astigarraga Kit Line-ko lehendakaria
Itziar Astigarraga
Astoak
Balio kalkulaezina duen produktu sinplea
Oraindik gogoan dugu lehen astoa egin eta Frantziara bidali genuen eguna. Gaur egun, egunean zur ekologikoko 20.000 asto baino gehiago egiten ditugu.
Aukera zabala eta askotarikoa eskaintzen dizugu: asto utilitarioetatik asto apaingarrienetara.
Produktu hau eskuratu nahi baduzu, lineal osoa eta errentagarria sortzen lagunduko dizugu, astoa bezain produktu erraz eta eskuragarriaren balioa azpimarratuz.
Zur gramo bakoitzak garrantzia du
Esaldi hori buruan grabatuta daukagu. Gure baso jasangarrietatik ateratzen dugun zur guztia aprobetxatzea funtsezkoa da.
Gure helburua enbor bakoitzetik ahalik eta taula gehien lortzea da. Taula bakoitzaren helburua produktu desberdin bihurtzea izango da, bere ezaugarrien arabera.
Eta sobratzen dena? Guretzat hitz hori ez da existitzen. Esan bezala, Astigarraga Kit Line-n zurezko gramo bakoitzak garrantzia du.