Apalategiak

Ezagutu pinu-zurez egindako apalategien sorta zabal eta askotarikoa.

 

Soilak, dotoreak, gazte-ukitudunak, dibertigarriak, gogorrak… Dendako lineala betetzeko adina aukera ditugu. Gure apalategi guztiak baso jasangarrietako zur trinkoz eginak daude.

Deskargatu katalogo osoa

Wally Apalategiak

WALLY zur trinkozko apalategia edozein gune eta erabileratara egokitzen da. Oso malgua da, egitura modularra eta altueran erregulagarria baitu.

Dinamic Kubo-Apalategiak

Oso erabilgarriak izateaz gain, edozein gune altzariz hornitzeko ere balio dute. Dinamic zurezko apalategiek kuboetan oinarritutako diseinu modularra dute eta pinuzko zur trinkoz eginda daude.

Gala Apalategiak

GALA pinuzko zur trinkozko apalategiek diseinu garbi eta dotorea dute. Bulegoko artxiboak, egongelako liburuak edo despentsako produktuak antolatzeko aproposa.

Evolution Apalategiak

Evolution apalategiak haien moldakortasunagatik nabarmentzen dira. Pinuzko zur trinkoz eginda daude eta oso gogorrak dira. Ezin hobeak dira arropa antolatzeko edo trasteleku, garaje eta despentsetan irudika dezakegun guztia gordetzeko.

Natura Apalategiak

Natura apalategiak pinu-zurez eginda daude, eta %100 jasangarriak dira. Listoietan oinarritutako diseinu sinplea dute, eta bereziki egokiak dira biltegiratzeko guneetarako.