Gure ingurunea maite dugu

Gure jarduerak ez luke etorkizunik izango basorik gabe, horregatik sustatzen dugu haien zainketa eta basoberritzea.

Ikusi produktuak

Fabrikazio-prozesua

Fabrikazio-kate osoa kontrolatzen dugu, ingurumenarekiko errespetua bermatzeko

Badakizu zein den gure ekoizpen-katearen lehen urratsa? Intsinis pinua landatzea.

Ondoren, landaketak oso inausketa hautakorrekin zaintzen dira. Gero, pinuek 30-35 urte betetzen dituztenean, zura ateratzen dugu gure basoak berriro basotzeko konpromisoarekin.

Enborrik onenak hautatu ondoren, horiek taula bihurtzen hasten gara gure zerrategian. Taula horiek lehortze-prozesu naturala igaroko dute aire zabalean, bi edo hiru hilabetez. Baliabide naturalen lanari esker, hala nola airea, haizea eta eguzkia, zurak hezetasunaren zati handi bat galtzen du.

Hurrengo fasean, lehortze industrialera pasatzen gara. Nabarmentzekoa da prozesu horretan erabilitako energia zerrautsetik, azaletik eta soberako gainerako zuretik lortutako biomasa erretzetik datorrela.

Egun gutxi batzuk geroago, taulak ekoizpen-instalazioetara pasatuko dira, zur trinkoko altzari eta zur naturalezko antolamendu-produktu bihurtzeko.

  • Landatu
  • Moztu
  • Zerratu
  • Lehortu
  • Mekanizatu
  • Paketatu
  • Bidali
  • Landatu

Ecolabel

Ekonomia jasangarriari lagunzen diogu

Eta ez dugu guk esaten, Europako Batzordeak dio, EU ECOLABEL etiketatze ekologikoko sistema ofizialaren bidez.

Oso irizpide selektibo eta gardenak betetzen ditugu, eta etiketatutako produktuen ingurumen-portaerari buruzko informazio zehatza, fidagarria eta oinarri zientifikoduna ematen diegu kontsumitzaileei.

Aintzatespen hori, hein handi batean, gure tokiko izaeragatik eta gure produktuen erresistentzia eta iraunkortasunagatik lortu dugu.

Ecolabel
https://www.astikitline.com/wp-content/uploads/naturaleza-ecolabel.jpg
https://www.astikitline.com/wp-content/uploads/naturaleza-pefc.jpg

PEFC

Gure basoak zaintzen ditugu

Gure planetaren etorkizuna bertan bizi garen guztion etorkizunari lotuta dago, ezinbestean. Astigarraga Kit Line-n oso ondo dakigu horretaz. Horregatik egiten dugu lan egunero, ingurumenean dugun zuzeneko eragina murrizteko.

PEFC etiketarekin gure bezero eta hornitzaileei bermatu nahi diegu inguruan dugun zur guztia tokikoa, jasangarria eta kontrolatua dela.

Aldaketa globalaren alde egiten dugu

Oso argi daukagu zein bide jarraitu behar dugun

Astigarraga Kit Line-n badakigu gure produktuak fabrikatzeko fase guztietan hondakinak sortzen ditugula. Zorionez, oso ondo dakigu zer egin haiekin. Ahalik eta gehien aprobetxatzen ditugu, bai lehorgailu industrialetan bai gure instalazioetako berogailuetan, biomasarekin funtzionatzen baitute biek. Eta oraindik zerbait sobratzen bazaigu? Papergintza eta aglomeratuaren industriari saltzen diogu.

Packaging-ari dagokionez, gure bilgarrietan erabiltzen dugun kartoia %100 birziklatua da. Gainera, eskuz esku ari gara lanean gure hornitzaileekin, erabilera eraginkorra duen plastiko birziklatua gara dezaten. Gaur egun erabiltzen dugun plastikoa %50eko birziklatze-tasa du, eta laster %60ra pasatuko gara.

Hala ere, enpresa gisa dugun konpromisoa haratago doa, eta gure erakundearen karbono-aztarna murrizteko proiektuari ekin diogu.