Astigarraga Kit Line enpresan badakigu gure bezero guztiei zerbitzu ezin hobea eskaintzeko harreman hurbila eta pertsonalizatua izatea ezinbestekoa dela, konfiantzan eta zuzentasunean oinarrituta, alegia. Zerbait estreinatzeak, edozein dela ere, zirrara eta zoriontasuna eragiten ditu beti. Eta horretan gaude gu: estreinaldian. Gure webgune korporatiboa aldatzea erabaki dugu, gaur egungo itxura, itxura modernoa, bisuala eta edozein gailutatik irisgarria, emanez. Kolore neutroz betetako diseinua, naturan eta balio ekologikoetan nagusi den kolore berde zertzelada batzuekin. Webgune korporatibo berria estreinatzen ari gara: ongi etorri!

Gune digital berriaren bidez, non gure etxeko atea eta gure arima guztiz irekiko ditugun, gure banatzaileek, egur trinko jasangarriz egindako altzari naturalak eta ekologikoak alde batera utzita, Astigarraga Kit Line enpresa barrutik ezagutzea nahi dugu. Webgune berriak natura jariatzen du leku guztietatik. Bezeroei gerturatu nahi izan dizkiegu inguratzen gaituzten Gipuzkoako eta Bizkaiko basoak. Izan ere, bertatik ateratzen dugu gure lehengaia: Insignis pinu-egurra.

Jasangarritasuna eta tokiko egurra

Horri esker, etxe, bulego edo saltoki bateko edozein gela txukuntzen eta apaintzen laguntzen duten astoak, botilategiak, kaxak, oholak, kutxak, apalategiak eta beste osagai asko diseinatu, egin eta banatu ditzakegu. Fabrikazioa guztiz jasangarria da, eta hori ez da berriketa: PEFC eta Ecolabel ziurtagiriek tokiko egurra bidezko produkzio ekologikoa bermatzen dute.

Hitza sakratua da”

Jasangarritasun-oinarri horren menpean, gure helburua webgune freskoago eta naturalago bat sortzea izan da, bulegoen eta ekoizpen-instalazioen atzeko aldea ere erakutsi ahal izateko. Eta, garrantzitsuena, Astigarraga Kit Line enpresak duen baliorik preziatuena erakutsi ahal izateko: horren parte diren pertsonak. 130 pertsona gara, apartak eta desberdinak, baina denak bat gatoz sortzaile Juan José Astigarragak enpresaren buru diren bere lau seme-alabei hezurretaraino sartu zizkien balioekin, beti gure bulegoetatik, basoetatik edo lantegietatik ikus daitezkeenak. “Hitzematen duzunean, bete. Hitza sakratua da”, gogoratzen zuen 1985ean enpresa honetako lehenengo harria jarri zuenak.

Izaro, Itziar, Izaskun eta Jose Juan Astigarraga, Astigarraga Kit Line enpresako marketin eta merkatu zuzendaria, presidentea, finantza-arduraduna eta basoko sailaren zuzendaria, hurrenez hurren.

Webguneak, Enpresa eta Natura gara atalez gain, Banatzaileak eta Produktuak sailak dakartza barne. Lehenengo horretan, behar gaituzten tokian egotea hitzematen dugu, brikolaje-kate handi bat edo denda edo burdindegia izanda ere. Hainbat irizpide logistikotara moldatzen gara, gure produktuak Frantzia, Italia, Alemania edo Greziara irits daitezen. Bigarrenean, nobedadeen atala nabarmentzen dugu, baita produktu natural eta ekologiko guztien zerrenda ere, kategorien arabera antolatuta.

Azkenik, webgune berriak Gaurkotasun atala dauka, non Astigarraga Kit Line enpresari eta gure sektoreari buruzko azken albisteak emango ditugun, joango garen ekitaldi eta azokak ezagutuko dituzun, edo sariren bat jaso dugun jakingo duzun, Gipuzkoako Bazkundeak 2021eko uztailean eman zigun bezalakoa, Enpresa nazioartekotzea saria. Gainera, zuentzat lan egiten duen pertsona-taldeari aurpegia jarriko diozue, eta beti jasangarritasunez eta ingurumenarekiko erabateko errespetuz betetako fabrikazio eraren berri izango duzue.

Bilgarritik atera berri den eta gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez, frantsesez eta italieraz dagoen webgune korporatibo berriak gure banatzaileei lana erraztuko diela eta elkar gehiago eta hobeto ezagutzen lagunduko digula espero dugu. Gu bezain gustuko izatea nahi dugu. Astigarraga Kit Line enpresan zuek ezagutu eta zuekin lan egin nahi dugu. Zuen zain gaude!