Astigarraga Kit Line-n empresa mundua belaunaldi berrietara hurbiltzearen garrantzian  sinesten dugu. Horregatik, beti da atsegina industria sektorea eta bere lan aukerak gertutik ezagutu nahi dituzten ikasleak hartzea. Duela gutxi, Gerolan proiektuaren baitan, mantentze elektromekanikoan formakuntza jasotzeko interesa duten gazte talde bati ateak ireki dizkiogu.       

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentziak bultzatutako ekimen honen helburua ikasleak eskualdeko enpresekin konektatzea da, lanbideezberdinen ikuspegi praktiko eta erreala eskainiz. Oraingo honetan, 105 ikaslek inguru horretan eskuragarri dauden erdi mailako zikloak ezagutu dituzte, eta, beren interesen arabera, hainbat sektoretako bederatzi enpresa bisitatu dituzte, tartean Astigarraga Kit Line.

Bisitan zehar, ikasleek bertatik bertara ikusi ahal izan dute nola lan egiten dugungure lantegian, mantenimendu  elektromekanikoak gure ekoizpenean duen garrantzia eta arlo honek eskaintzen dituen lan aukerak. Uste dugu topaketa hauek funtsezkoak direla bokazioak pizteko eta gazteei beren etorkizun profesionalari buruzko erabaki informatuak hartzen laguntzeko.

Eskerrak eman nahi dizkiegu ikasle guztiei beren interes eta jakin-minagatik, baita Iraurgi Berritzeni ere hezkuntza eta enpresaren arteko lotura sustatzenjarraitzeagatik. Horrelako ekimenetan parte hartzea izugarri gustatzen zaigu eta etorkizunean ere talde gehiago jasotzea espero dugu.

Astigarraga Kit Line-ko ateak beti egongo dira zabalik belaunaldi berrientzat!