Ondo baino hobeto ezagutzen duzue gure iragan “astozalea”. Iragana, oraina eta etorkizuna, noski. Egurrezko astoak egiten eta Frantziako merkatura esportatzen hasi ginen. Horixe izan zen 1985ean egin genuen lehen produktua eta, gaur egun ere, Astigarraga Kit Line enpresako erregea da, Europako herrialde askotan agerpena duena. Diseinu xumea zuen eta erabilgarria zen egurrezko astoen hasierako bildumari, denboraren poderioz, izaera funtzionaleko baina apaingarriagoak diren beste batzuk gehitu zaizkio. Merkatuak hitz egiten duenean, Astigarraga Kit Line enpresak entzun eta bezeroen eskaerak erantzuten ditu. Zergatik “Astoetatik mahaietarako egurrezko hanketaraino”?

Berrikuntza funtsezkoa da enpresa bat haz dadin eta, alde horretatik, teknologia berriak ezinbestekoak dira: ez bakarrik fabrikazio-prozesu arinagoak lortzeko, baita produktu berriak garatzeko ere. Eta hori erabakigarria da merkatuan lehiakorra izan nahi duen edozein enpresarako.  Gure erosotasuneko gunetik atera eta produktu berriak ekoitzi eta sustatu behar ditugu. Eta esan duguna: egurrezko astoak, apalak edo botilategiak egiten baditugu ere eta oso eroso bagaude ere, bezeroen beharretara erantzuteko konponbideak bilatzen jarraitzen dugu. Duela egun batzuk aurkeztu genizkizuen tokiko egurrarekin egindako altzari ekologiko berriez gain, gaur mahaietarako egurrezko hanka berriak erakutsiko dizkizuegu. Beti bezala, PEFC ziurtagiriarekin.

Astoetatik egurrezko hanka berrietaraino

BOK dute izena. Egurrezko hankako bi aukera berri eta posibilitate ugari eskaintzen dituzte euskarri hauek; izan ere, jantokiko mahai bat edo idazmahai bat sortzeko balio dute. Hanka batzuk aukeratu behar badira egurrezko mahai bat sortzeko, funtsezkoa da sendoak izatea eta oinarri iraunkorra eskaintzea. BOK hankekin, iraunkortasuna, kalitatea eta funtzionaltasuna bermatuta daude.

Ezaugarri horiei guztiei estiloa eta originaltasuna gehitzen badizkiegu, emaitza hoberena baino ezin da izan. Konbinazio biribila Astigarraga Kit Line enpresako egurrezko taulak eta egurrezko hanka hauek batzea da. Pieza originalak eta dibertigarriak dira eta, hainbat posiziotan jartzeko aukera emateaz gain, etxean edo bulegoan lan egiteko toki dotore bat edo jantokiko mahai bat sortzeko balio dute.

BOK egurrezko hankak, bi posizio

BOK egurrezko hankak, lau posizio

Iraila iristear dagoenez eta ohikotasunera eta errutinara itzultzean pentsatu behar denez, une egokia da idazmahaietan pentsatzeko. Banatzailea bazara, jarri harremanetan Astigarraga Kit Line enpresarekin. Berehala bihurtuko gara zure konfiantzazko hornitzaile. Talde komertzialak ditugu herrialde bakoitzean, hainbat ingurunetara moldatzeko ezagutza eta trebetasun handiak dituzten pertsonek osatuta. Gainera, bilgarriaren diseinuak, amaierako bezeroarentzat irudi erakargarriak dituena, oso leku txikia hartzen du garraioan eta banaketa-zentroan.