Gaur egungo enpresa asko baliabide gutxirekin hasi ziren, apalki; etxe bateko gela batean edo garaje batean, Apple, Google edo Disney enpresak bezala. Orokorrean, luzaroan irauten duten marka guztien atzetik –multinazional bat, edo enpresa txikia edo ertaina izanda ere– beti idei desberdin bat duen ekintzaile bat dago, aurrera ateratzeko konpromiso sendoa duena eta, batez ere, adore eta lan asko jartzen dituena. Gure ekintzailea Juan José Astigarraga izan zen. Bereganatu zuen fabrikazio jasangarriaren eta tokiko egurraren aldeko apustua.
37 urteko eskarmentuak bermatzen gaitu
1985ean, apaindura gutxiko tailer batean, ideia bikaina iruditu zitzaion: egurrezko astoak egitea (barneko esteka), hau da, taula bati eusteko astotxo bakunak. Azken urteotan zehar, katalogoa zabaldu eta dibertsifikatu egin da, pinu-egur trinkoz egindako beste altzari eta antolatzeko produktu batzuk hartuz. Halaber, ez dago ideia berririk edozein kontzeptu edo proiektu babesten duten fabrikazioaren kudeaketarik eta ekoizpen-prozesuen kontrol eraginkorrik ez badago.
Ez dugu sakon egingo, beste post batzuetan aukera izango baitugu fabrikazio-katea osatzen duten katebegi guztiak xehetasunez azaltzeko, baina gaur egun Astigarraga Kit Line enpresak katalogoan 130 erreferentzia (¿) izateko elkarri lotzen dioten fase guztien segida lineala ezagutzea nahi dugu, baita apalategi edo botilategi bat etxe, bulego edo negozio batean nola amaitzen diren jakitea ere. Hemen muturreraino zaintzen dugu xehetasun bakoitza fabrikazio-prozesu osoan zehar, alde batetik gure produktuak goi-mailako kalitatekoak izan dadin eta, beste alde batetik, emaitzak positiboak izan dadin ekonomiari eta ingurumenari begira. Gure historiak ingurumenarekiko konpromiso argia eta jasangarritasunaren aldeko apustua zeharkatzen ditu.
Tokiko egurra, geure balio bereizgarria
Konfiantza handiko lau taldek egurra ateratzen dute enpresatik gertu dauden basoetatik; Jose Juan Astigarragak, konpainiaren basoko sailaren zuzendariak, aukeratzen ditu horiek. Gure ezaugarri diren mendi berberak, hain zuzen ere. Izan ere, Insignis edo Radiata tokiko pinu-egurraren erabileraren aldeko apustu estrategikoaren garrantzia azpimarratu nahi dugu. Inausketak oso zehatzak izaten dira: mozten dugun zuhaitz bakoitzeko beste zuhaitz bat landatzen dugu. Basoberritzea funtsezkoa da gure basoek bizirik irauteko, eta filosofia hori ez da bilgarri hutsa, Astigarraga Kit Line enpresaren nortasun-agiria baizik.
Nola egiten dira gure produktuak?
Egurra Azpeitiko Nuarbe auzoan daukagun zerrategitik igarotzen da; bertan enborrak taula uniforme bihurtzen dira. Fabrikatzeko prozesura pasatu baino lehen, egurra, % 60ko hezetasuna izan dezakeena, aire zabalean lehortzen uzten da hiru hilabetez. Lehorketa edo eguraste natural horrek egurraren hezetasuna % 20ra jaisten du, eta geroago egiten den lehortzeko makina bidezko prozesuak % 15era jaitsi egiten du. Lehorketa industrialean erabilitako energia biomasa erretzetik dator. Baina ordena jarrai dezagun.
Ondoren, astoak eta altzariak ekoizteko bi nabeetara eramaten dira taulak, egur trinko naturalez egindako altzari eta antolatzeko produktu bihurtzeko.
Biomasaren lehengaia
Nabe hauetan egurra prozesatu egiten da, hau da, moztu egiten da fabrikatuko den altzariaren araberako neurrira eta lodierara. Mozteko eta optimizatzeko makinak neurri zehatzak ebakitzen ditu, dena muntatzeko prest utziz. Gaztelaniaz esaten dugu animalia batetik ibilerak eta guztiz aprobetxatzen ditugula. Ba egurrarekin gauza bera gertatzen da; dena aprobetxatu egiten da: ezpalak, zerrautsa eta azala.
Aldez aurretik aipatu dugun lehorketa industrialerako energia soberakin guzti horietatik lortutako biomasa erretzetik dator. Horrela hondakinak sortzen saihesten dugu, eta ekonomia zirkularreko ereduaren aldeko apustua egiten dugu.
Gure egurrarekiko mimo horrek gure basoak babesten ditugula egiaztatzen duten bi kalitate-ziurtagiri jasotzea eragin du: PEFC ziurtapena eta Europar Batasunak ematen duen Ecolabel etiketa. Jarraian, altzaria muntatzeko beharrezko atal guztiak paketatu egiten dira kartoiarekin eta % 50ean birziklatuta dagoen plastikoarekin. Orain banatzeko prest daude: Europako hainbat herrialdetara joango dira, besteak beste Frantzia, Alemania edo Italia.
Fabrikazio guztiaren digitalizazioa
Horrela, erauzketa, zerrategi, lehorketa eta fabrikazio katearen zikloa ixten lortzen dugu tokiko produktu bakuna, moldakorra, jasangarria eta lehiakorra lortu arte. Denborak enpresak ibiltzera eta eraldatzera, berriz sortzera eta aldaketak onartzera behartzen ditu. Astigarraga Kit Line enpresak erronka bat dauka aurretik: fabrikazio-prozesua digitalizatzea % 100ean, enborretik amaierako produkturaino.
Eta oraindik zalantza gehiago badituzu, banatzailea bazara eta guri buruz gehiago jakin nahi baduzu, harremanetan jar zaitezke hemen (barneko estekoa). Tokiko egur ziurtatuaz egindako altzari eta antolatzeko produktuak asmatzen, diseinatzen eta fabrikatzen ditugu. Ekoizpen osoa gure enpresan egiteak gertu egoteko eta fabrikazio-prozesuen kontrola izateko aukera ematen digu. Ingurumena errespetatzeko konpromisoa izango dugu beti.