Gaur, ekainak 28, Zuhaitzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Data hori ez da zuhaitzek, planetako benetako birikek, duten garrantzia goraipatzen den urteko bakarra. Izan ere, martxoaren 21ean beste ospakizun bat dago, Basoen Nazioarteko Eguna. Zuhaitzek airea garbitzen dute, oxigenoa ematen digute eta elikagai eta lehengai iturri dira. Horiek gabe, Astigarraga Kit Line ez litzateke egongo. Insignis pinuaren zur trinkoa, zeinarekin etxerako, negozio baterako edo bulego baterako altzariak eta bestelako antolamendu-artikuluak egiten ditugun, da gure izateko arrazoia. Horregatik ospatzen dugu gaur Zuhaitzaren Nazioarteko Eguna.

Zuhaitzaren Nazioarteko Egunaren jatorria

Zuhaitzaren Nazioarteko Eguna Erroman 1969an egindako Munduko Baso Biltzarrak ezarri zuen, zuhaitzek planetako nahitaezko elementu gisa eta gizakiarentzat eta bizitzarentzat guztiz funtsezkoak diren elementu gisa duten garrantzia, balioa eta zeharkakotasuna ezagutu eta ospatzeko.

Gero eta munduko eta nazioarteko egun gehiago daude egutegia betetzen. Baina badira batzuk –hala nola Zuhaitzaren Eguna– egunero ospatu behar direnak, gizartea zuhaitzak zaintzearen eta ingurumena babestearen garrantziaz sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko, nabarmentzeko eta ohartarazteko. Zuhaitzaren Eguna bada ere, egun guztiek balio dute zuhaitzak, ingurumena eta planeta zaintzeko.

Zuhaitzen onurak

Gizakiak zuhaitzak behar ditu aire garbia arnasteko. Naturaren miraririk handienetako bat, zuhaitza, bizitza hutsa da. Doktrina bat ere badago, zuhaitzterapia, hain zuzen ere, zuhaitzak besarkatzeaz gain, ingurune berdeetan ibiltzen eta basoetako airea arnastean datzana. Itzala, oxigenoa eta janaria ematen dituzte, eta beste onura asko:

 Gehiegizko karbono dioxidoa (klima-aldaketa eragiten duena) oxigeno bihurtzen dute, eta, horri esker, airea arnas daiteke. Zuhaitzei esker, bizitza posible da. Horregatik deitzen zaie planetako birikak.

 Zuhaitzek airea garbitu eta purifikatzen dute: gasak xurgatu eta partikula kutsatzaileak iragazten dituzte, horiek hostoetan eta azaletan harrapatuz.

 Lurzorua zaintzen laguntzen digute. Sustraiek lurzoruko ura erregulatzen dute, uholdeak saihesten dituzte eta hezetasuna itzultzen dute.

 Janaria ematen diete bere fruitu edo hostoekin gizakiei eta espezie askori. Halaber, zuhaitzek aterpea ematen dute, eta hegaztientzako, katagorrientzako eta abarrentzako babeslekua eta etxea dira.

 Zuhitzek sendatu egiten dute. Naturaz inguratuta, zuhaitzen artean eta naturarekin kontaktuan egoteak osasun fisikoa eta mentala mantentzen laguntzen digu. Ongizate gehiago eta estres gutxiago sentiarazten dizute.

 Ez dira soilik elikagai-iturri, baita lehengai-iturri ere. Inguruan zurezko altzaririk duzu oraintxe bertan? Etxean sentipen bero eta atsegin horretaz gozatzen jarraitzeko, eta apaintzeko baliabide natural, berriztagarri eta birziklagarri hori erabili ahal izateko, funtsezkoa da modu jasangarrian erabiltzea.

Intsinis pinua

Radiata pinua, Monterey pinua edo Insignis pinua. Izen horiek hartzen dituen zuhaitz horretatik ateratzen dugu zura gure asto eta gainerako produktuetarako. Jatorriz Kaliforniakoa den zur ezagunenetako bat da, baina gaur egun Euskal Herrian sustraituen dagoen espeziea da. Radiata pinuaren zurak tonu horixka argiak ditu, arre koloreko zurgiharra eta eraztun nabariak.

Insignis pinua tamaina ertainetik handirako zuhaitza da eta 30 metro inguruko altuera izaten du. Zuhaitz mota horren hazkunde azkarra da haren bertute handienetako bat, 25-30 urtean 50 cm baino gehiagoko diametroa izatera irits baitaiteke. Baina pinu honen gehien gustatzen zaigun ezaugarria biologiari dagokiona da. Frogatuta dago Insignis pinuaren basoak airearen iragazki naturalak direla. Oxigenoa sortzeko eta atmosferako karbonoa finkatzeko duen gaitasun handiari esker, espezie hori etorkizun handiko espeziea da klima-aldaketari aurre egiteko.

Basoberritzea bultzatzen dugu

Astigarraga Kit Line-n basoberritzea bermatzen dugu PEFC ziurtagiria duen zura erabiliz. Gure lehengaia tokikoa da, Gipuzkoako eta Bizkaiko basoetatik dator. Beraz, hurbileko tokiko zura da. Horregatik da hain garrantzitsua PEFC zigilua eta baso-kudeaketa jasangarria bermatzen duen eta zuhaitzen bizi-zikloa zehatz-mehatz zaintzen duen beste edozein ziurtagiri, zuhaitz bat kentzen denean beste bat hazteko lekua uzteko.

Zuhaitz baten gramo bakoitzak kontatzen du. Ez da soberakinik egon behar. Astigarraga Kit Line-n pinuen %100 aprobetxatzen dugu. Kantitate handiena gure altzariak egiteko da. Baina beti geratzen dira erabili ezin diren zatiak, hala nola azalak, zerrautsa eta ezpalak. Lehenengoak biomasa bihurtzen dira, eta bigarrenak papergintzako enpresetan bukatzen dute beren prozesuetan erabil ditzaten. Horrela, ingurumenean dugun zuzeneko eragina murriztea lortzen dugu, ingurunean aztarna positiboa utzita. Eta horrela bermatzen diegu gure bezero eta hornitzaileei inguruan dugun zur guztia tokikoa, jasangarria eta kontrolatua dela.

Zuhaitzaren Nazioarteko Egun zoriontsua!