Astigarraga Kit Line enpresaren historia 1985ean hasi zen Azpeitiko (Gipuzkoa) tailer txiki batean. Sortzailea, Juan José Astigarraga, zurgina eta euskal basoen bihotzen aditua, bakarrik hasi zen, baina eskuen artean lehengairik hoberena izan zuen: inguruko pinu-egurra, hain zuzen ere. Horrekin bere lehenengo produktua egin zuen, egurrezko astoa, eta zuzenean Frantziako merkatura esportatu egin zuen.

Handik gutxira, alaba Itziar sartu zen enpresan, eta hori gertaera garrantzitsu bat da edozein enpresatarako. Izan ere, kasu honetan tokiko basoen ezaguera eta berrikuntza, diseinua eta produktu berrien sorkuntza elkartzeko aukera eman zuen. Orduan, egurrezko astoak eta gero, botilategiak, apalategiak, kutxak, tiradera-altzariak eta egur jasangarrizko kaxak iritsiz joan ziren, besteak beste. Baina argi daukagu ez ginatekeela gaur egun garen bezalakoa izango gure banatzaileak gabe, Astigarraga Kit Line enpresaren birikak gabe.

Oso harro gaude gutarrekin. Guztiekin: berdin da Do It Yourself kate handietako banatzaileak diren, Leroy Merlin, Bauhaus, Bricoio, Mr Bricolage, E. Leclerc, Hellweg, Intergamma edo Brico Depot, edo burdindegi txikiak, Optimus edo Cadena 88, besteak beste, edo brikolajeko dendak, Servei Stacio Bartzelonan, diren.

Astigarraga Kit Line nazioartekoa izaten jaio zen. Frantzia estreinatu ginen lehenengo herrialdea izan zen. Eta birika pixkanaka-pixkanaka handituz joan da, hainbat herrialdetara zabalduz, adibidez Portugal, Italia, Alemania, Polonia, Holanda eta Grezia. Enpresak tailer txiki baten hazkundea islatzen du, gaur egun Europako egurrezko astoak banatzen dituen enpresa aitzindari eta egur trinko jasangarrizko produktuen fabrikatzaile bilakatu dena.

Zergatik fidatzen diren gugan

Etxea, bulegoa edo saltokia txukuntzen eta apaintzen lagunduko duten 130 erreferentzia baino gehiago dituen katalogoa daukagu. Egur trinko jasangarrizko produktu moldaerrazak eta sendoak, honako kategoria hauetan banatuta: astoak eta estalkiak, apalategiak, hormako apalak, kaxak eta tiraderak, kutxak, tabureteak eta egurrezko botilategiak. Produktu guztiak egur trinkokoak dira eta erresistentzia handia daukate, Gipuzkoako zentro teknologikoetan ziurtatuta.

Gizataldea

Gure profesionaltasunak eta erabat prestatutako merkataritza-taldeek, herrialde bakoitzean kokatuta daudenak eta Azpeitian dagoen merkataritzako arreta sailaren laguntza dutenak, kalitatezko zerbitzua bermatzen dute, eta banaketa-enpresa handiek zein txikiek gugan konfiantza izatea eragiten dute.

Balioak

Tokikoaren, naturalaren eta jasangarriaren aldeko apustua egiteko filosofia funtsezkoa da guretzat. Izan ere, Juan José Astigarragak zeukan inguruko tokiko egurra erabiltzeko gogo eta konpromiso bera daukagu. Horregatik, fabrikazio-katearen maila guztiak kontrolatzeko eta gainbegiratzeko gai gara. Horrela, ekoizpen ekologikoa eta arduratsua eta, batez ere, ingurumenarekiko begirunetsua bermatzen dugu. Eta gure banatzaileek ezaugarri guzti horiek maite dituzte.

Zure beharretara moldatzen gara

Zure balioak eta zure helburuak gureak bezalakoak badira, bidearen erdia egin dugu dagoeneko. Beste erdia egiteko, ahalik eta esperientziarik hoberena eskaini nahi izaten dugu, zure beharretara eta hainbat zirkuitu logistikotara moldatuz. Gure produktuak paletetan jartzeko era landu egiten dugu, baita bilgarriaren diseinua ere, amaierako bezeroaren arreta erakartzen duten irudiak erabiliz. Bizkorrak eta trebeak gara entregatzeko epeei zein salneurriei dagokienez.

Profesionaltasuna

Egurraren sektoreko hainbat elkarteren parte gara, besteak beste, Baskegur, euskal basoko sektorea ordezkatzen duena, baita enpresa-elkarteren parte ere, adibidez, AFEB, “Asociación española de proveedores del bricolaje”, INOHA, horren kidea Frantzian, eta Habic, Euskadiko ekipamendu-, altzari-, eta diseinu-klusterra.

GSare guztien sareari esker, gure banatzaileengandik inoiz baino gertuago gaude, klik batera besterik ez. Webgune korporatibo berrian gurekin jarri ahal izango zarete harremanetan edozein kontsulta egiteko eta Astigarraga Kit Line familia den birika berdearen parte izango zarete. Baina face to face, aurrez aurrea, gustukoa dugu; horregatik azoka askotan aurkituko gaituzue. Izan ere, saihetsezina da Alemanian egiten den Eisenwarenmesse – International Hardware Fair Cologne, hornitzaileen eta erosleen arteko topaketa-gunea, Europako brikolajearen merkataritza azokarik handiena dena. Gure helburua beti izango da gure ezaugarri nagusia, tokiko egur ziurtatua, partekatzen duten banatzaileak inguruan izatea.