Behin baino gehiagotan esan dizuegu nola izan zen Astigarraga Kit Line enpresaren hasiera, lantegi txiki batean, non Juan José Astigarraga fundatzailea egurrezko astoak egiten hasi zen. Frantziako merkatura zuzenduta zeuden batez ere. Bertan hasi zen dena, hain zuzen ere. Hala ere, laster enpresak berrikuntzaren eta produktu berrien garapenaren aldeko apustua egin zuen, merkatuan sortzen ari ziren eskariei aurre egin ahal izateko eta beste publiko batzuetara iristeko aukerak izateko.
Beraz, asto erabilgarrietatik haratago, eskaintza hobeto banatzen duten eta etxeetako, bulegoetako eta saltokietako antolaketa sustatzen duten produktuak pixkanaka sortzea interesgarria izan da Astigarraga Kit Line enpresarentzat; apalategiak, kutxak, tiradera-altzariak, kaxak, apalak, biltegiratze-altzariak eta… botilategiak. Gaur ardotegiak, bodegak eta etxeak altzariz hornitzeko ezinbestekoa den produktu honi buruz hitz egingo dizuegu. Jarraitu irakurtzen eta ezagutu pinu-egur trinkoz egindako botilategiek osatutako unibertsoa.
Egurrezko botilategiak: diseinua eta funtzionaltasuna
Arrakasta bermatzen dute. Horietako bakoitza diseinu on batean oinarrituta egin da, apaingarriak bihurtu ez ezik, ardo-botilak biltzeko altzariak bihur daitezen ere, haien eginkizuna ezin hobeki betez. Ardoaren zale amorratuek, bildumagile handiek, bakarrik aukera berezietan topa egiten dutenek, ardotegi, bodega edo jatetxe bat altzariz hornitu behar dutenek; guztiek konponbidea aurki dezakete Astigarraga Kit Line enpresako egurrezko botilategien sorta zabalean.
Rioja egurrezko botilategi modularra
9, 24, 36 eta 72 ardo-botila har ditzaketen 4 moduluk osatzen dute RIOJA seriea. Asmoa da banan-banan erabiltzea edo modulu batzuk beste batzuekin lotzea % 100ean birziklatutako plastikozko pieza beltz bat erabiliz, alboetako listoietan, goikoetan edo behekoetan jartzen dena. Horrela, botilategi ebolutibo bat sor daiteke, bakoitzaren beharren arabera hazteko abantaila duena.
Berdin da bildu nahi den ardo-bildumaren neurria zein den; etxean zenbait botila gordetzeko besterik ez den…
Edo bodega batean altzari bat sortzeko den…
PIXEL eta PRISMA egurrezko botilategi ebolutiboak
Pixel eta Prisma pinu-egur trinkoz egindako beste bi botilategi dira. Aldi berean merkaturatu egin ziren eta, nahiz eta itxura desberdina izan, sistema modularra berdina da. Batzuetan zaila izaten da egurrezko botilategi originalak aurkitzea, botilak modu estetikoan gordetzeko aukera ematen dutenak. Bi diseinuzko proposamen hauek edozein horma edo toki apainduko dute original eta dotore. Botilategi bakoitza horman jarri edo pieza bat beste batekin lotu daiteke. Bigarren aukera hautatuz gero, guztiz pertsonalizatuta dagoen bodega sor dezakezu.
Pixel botilategiaren berezitasuna hiru ardo-botilak eta hiru kopak gordetzeko eta erakusteko aukera ematen duela da.
Prisma botilategi bakoitzak, ordea, 6 botila har ditzake. Egurrezko botilategi honi esker, diseinuzko horma bat lor daiteke, non ardorik hoberenak erakuts daitezkeen. Zenbat eta pieza gehiago, orduan eta botilategi handiago.
KATEA eta MERLOT egurrezko botilategi pilagarriak
Botilategi pilagarriak ardo-botilak apaintzeko, biltzeko eta erakusteko beste aukera bat dira. Katea botilategiak 16 botila har ditzake eta, Merlot botilategiak, sei botila; biak haziz joan daitezke bilduma handitu ahala. Batzuk beste batzuen gainean pilatzeko berezitasunak toki txiki batean gehiago biltzeko ahalmen handiagoa ematen du.
Horman jartzeko egurrezko botilategia
Egurrezko botilategirik bakunena da agian. Modelo honetan horman jartzen den lerro bertikal bat daukagu, sei botila hartzen dituena. Biltegiratze gehiago behar izanez gero, hainbat modulu jar daitezke. Estilo naturala duen osagarri iraunkorra, ardo-botilak antolatuta edukitzen laguntzen duena eta edozein hormari ukitu apaingarria emango diona.
Kubo itxurako egurrezko botilategia
Kubo itxurako botilategi honen barruko bereizgailua gurutze formakoa da. 12 botila sartzen dira, lau konpartimentu bakoitzean. Bata bestearen gainean jar dezakezu, edo bata bestearen alboan. Tarte gehiago dituzten kubo itxurako apalategi modularrak erabiltzeko eta bakarrik gurutzea jartzeko aukera dago ere bai; horrela, ardo-botilak biltzeko gunea nahi den tokiraino handitu daiteke.
Egurra materialik naturalena, nobleena, biziena, iraunkorrena eta beroena da, eta oso-oso birziklagarria. Insignis pinu-egurrarekin lan egiteaz harro gaude. Ez diogu ez tratamendu kimikorik ez bernizik ematen, eta egurra babestea gomendatzen dugu, gehiago iraun dezan. Gure inguruarekiko eta ingurumenarekiko erantzukizuna ezagutzen dugu, eta jakin badakigu gure lanaren eragina txikiagotu behar dugula. Horregatik, gure altzari guztiak, egurrezko botilategiak ere bai, honako etiketa hauek ziurtatutako egur jasangarriarekin eginda daude:
• PEFC: etiketa honek egiaztatzen du baliabideak era ekologikoan ustiatzen direla, basoen kudeaketan jardunbide egokiak bermatuz. Guri dagokigunez, lanean erabiltzen dugun egurra Gipuzkoako eta Bizkaiko basoetatik dator. Modu jasangarrian kudeatzen dira, eta hori ezinbestekoa da horien iraunkortasuna eta etorkizuna babesteko. Mozten den zuhaitz bakoitzeko, gutxienez beste zuhaitz bat jartzen da.
• ECOLABEL: Europar Batasunaren etiketa ekologiko ofiziala bizitza-ziklo osoan zehar ingurumenaren gaineko eragin txikia dutela bermatzen duten produktu eta zerbitzu guztiei ematen zaien ziurtagiria da. Astigarraga Kit Line enpresaren altzariek zigilu hori daukate, eta horrek esan nahi du fabrikazioan CO2 gutxiago sortzen laguntzen dugula, baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzen ditugula, gehiago irauten duten produktuak ekoizten ditugula, eta berrikuntza ekologikoa eta jasangarritasuna bultzatzen ditugula.
Uste dugu garrantzitsua dela diseinatzen eta fabrikatzen duguna, baina are gehiago nola egiten dugun: ikuspegi etiko batetik eta ingurumena errespetatuz. Diseinuaren, kalitatearen, funtzionaltasunaren eta jasangarritasunaren bila bazabiltza, Astigarraga Kit Line zuretzako marka da. Edozein estilora edo apaingarrira molda daitezkeen egur trinkoz egindako botilategiek arrakasta handia daukate banatzaileei esker. Zuk ere gure produktuak banatu nahi badituzu, bete hemen inprimakia eta zurekin harremanetan jarriko gara. % 100ean tokikoa eta jasangarria den egurra bakarrik erabiltzen dugu.