Leku batzuetan ondo sentitzen zara sartu bezain laster. Leku horietan xehetasun bakoitzak lasaitasuna, hurbiltasuna eta arreta transmititzen ditu. Azkoitian, Gipuzkoa, dagoen Argia fisioterapia eta errendimendu pertsonaleko zentroa da horietako bat, baina ez bakarrik egiten duten lanagatik, baita egiten duten moduagatik ere… eta horretarako sortu duten inguruagatik.
Gure zurezko altzariak ez daude bakarrik etxeei berotasuna emateko zuzenduta. Diseinu erabilgarriari, zur jasangarriari eta akabera zainduei esker, ingurune profesionaletarako aukera ezin hobea dira ere bai. Horren adibide da Argia, lekua hornitzeko gure piezak aukeratu baitituzte.
Proiektu honen atzean, izenak berak dioen bezala, argiz betetako bi gazte daude: Jon Urresti eta Aitor Oteiza. Ibilbide ezberdinak baina ikusmolde komuna duten bi profesional hauen topaketatik sortu da Argia. Ikusmolde hori pertsonak ikuspegi holistiko batetik zaintzean eta inguru profesional eroso, natural eta hurbila sortzean oinarritzen da, hain zuzen ere.

Jon, prestatzaile fisikoa, lokal txiki batean eta kiroldegian hasi zen lanean, baina beti izan zuen argi “zerbait handiagoa, diziplina anitzekoa” sortzeko asmoa. Aitorrek, fisioterapeutak, amets bera zuen. Proiektu hau altzariz hornitzeko, batak zein besteak Astigarraga Kit Line enpresan konfiantza izan dute, eta oso harro gaude gure zur jasangarriko altzariak horrelako leku profesionaletan hartzen duten bizia ikusteaz.

Argia, diziplina anitzeko zentro atsegin eta berezia
Argia ez da bakarrik fisioterapiako eta entrenamenduko zentro bat. Pertsonei laguntzeko lekua da, non gorputzaren, buruaren eta ingurunearen arteko oreka gisa ulertzen den osasuna. “Ikuspegi integratzaile batetik banakako arreta eskaintzea da gure helburua”, diote.
Eskaintzen dituzten zerbitzuen artean daude fisioterapiako saioak, entrenamendu pertsonalizatuak, osasun orokorrera bideratutako talde txikietako jarduerak, lesioen errekuperazioa, online saioak eta yoga, besteak beste. Dena arreta hurbil, profesional eta atseginarekin.
Taldea hazi egin da Peru eta Andoni lanean hasi direnetik, ariketa fisikoaren eta fisioterapiaren arloak indartzen baitituzte, hurrenez hurren.
Dena inguratzen duen filosofia
Argia zentroaren arrakastaren gakoetako bat bere giza taldearen elkar ulertzea da. Jonek honela deskribatzen du Aitor: “oso zintzoa, diziplinatua eta gogotsua da bere lanarekin, beti ematen duen pauso bakoitza pentsatzen du”. Aitorrek, era berean, Jonen “diziplina, eguneroko jarraitutasuna, analisi sakona eta igortzen duen energia” aintzat hartzen ditu.
Elkar ulertze eta errespetu horiek lan egiteko modura pasatzen dira: arina, koherentea eta beti pertsonetan ardaztuta, hain zuzen ere. Aitorrek dioenez: “alderdi teknikoa biok menperatzen genuen, baina askotan garrantzitsuagoa da argi izatea pertsonekin ari garela. Entzutea. Enpatia izatea. Horrek egunero jendea gustura etortzea eragiten du”.

Emaitzak ez ezik prozesua ere baloratzen ikasi du Jonek: “hasieran garrantzi handia jartzen nuen metriketan, baina orain une bakoitza baloratzen dut, saio bakoitza pertsona bakoitzarekin. Kontua ez da fisikoki hobetzea bakarrik, pertsona bere alderdi guztietan zaintzea baizik”.
Bizitzaz betetako zur trinkozko altzariak
Argia zentroaren koherentzia ez dago bakarrik bere filosofian, sortu duten giroan bertan ere bai. Hementxe ikusten da gure tokiko zurezko altzarien garrantzia. Hasieratik, giro naturala, erabilgarria eta beroa nahi zuten Jon eta Aitorrek.
“Kalitatea transmititu nahi genuen, eta zur-mota honek hori lortzen du”, dio Jonek. “Zura leku askotan ikusten den zerbait da, horregatik aukeratu genituen Astigarraga Kit Line enpresako altzariak. Erakustaretoan egon ginen hainbat aukera ikusten, gustatu zitzaizkigun eta zentrorako nahi genuen estetikarekin bat zetozen”, azaldu du Aitorrek.

Altzariak kontu handiz aukeratu ziren. DINAMIC serieko esekitokiak, oinetako-altzariak, apalategiak eta lan egiteko mahaiak erabili dira, bai fisioterapiako gunean, bai entrenamenduko gelan eta bulegoan ere. Normalean etxeekin lotzen ditugun piezak dira, baina hemen zentzu berri bat aurkitu dute. Izan ere, edozein leku gertuago sentiarazteko gaitasuna du zurak.

Gure altzariak erabilera profesionalerako ere homologatuta daude, eta ezin hobeto egokitu daitezke lan-inguruneetara, saltokietara edo ikastetxeetara. Estetika ez ezik, sendoak, praktikoak eta iraunkorrak ere badira.

“Oso erabilgarriak dira eta estetikoki primeran egokitzen zitzaizkigun. Sarreran, adibidez, esekitoki bat jarri genuen, ongi etorria eman eta ordena eta goxotasuna transmititzen dituena”, zehaztu du Aitorrek.

Zur jasangarria zentro jasangarri baterako
Jasangarritasuna ere Argia zentroaren balioen parte da. “Bikaina da altzariak jasangarriak izatea. Gu ingurumena babestearen alde gaude, hor bizi baikara”, dio Aitorrek.
Haientzat, zur jasangarriaren alde egitea ez da moda bat, erantzukizun bat baizik. Diziplina, enpatia, kohesioa, komunikazioa eta ahalegina bezalako balioak partekatzen ditu Argia zentroak Astigarraga Kit Line enpresarekin. Baita inguruarekiko konpromisoa ere.
Argiz betetako urtebeteko hazkundea
Argia zentroak urtebete beteko du datorren 2025eko maiatzaren 3an, eta ondorioak positiboak baino positiboagoak dira. “Oso gustura gaude. Jende gehiago kontratatu ahal izan dugu eta horrek askatasun handiagoa ematen digu gustatzen zaigun horretan aritzeko. Hasieran denetarik egiten genuen, eta horrek estres handia eragiten du. Orain hobeto eta kalitate gehiagorekin eskaini dezakegu arreta”, adierazi du Jonek. “Erantzuna oso ona izan da. Hilabetez hilabete hazten ari gara”, adierazi du Aitorrek.

Hazkundeaz haratago, pertsonekiko harremanak dira garrantzitsuak. Jonek honela laburbildu du: “egunerokotasunaz gozatzen dut. Goizero datorren haurdun bat beste egun batean bere seme-alaba jaioberriarekin agertzen da aurkezteko, eta gozatzen dut. Pertsona bat saio bakoitzarekin hobetzeaz doa eta eskertzen dizu, eta gozatzen dut. Errendimendu handiko kirolari batek zugan konfiantza dauka, eta gozatzen dut”.
Eguneroko harreman horrek hazten lagundu die, bai profesional gisa, bai pertsona gisa. “Bestearen lekuan jartzen ikasi dut, enpatiza izaten, nola pentsatzen duten jakiten”, aitortu du Jonek. Aitorrek dio: “egunetik egunera gusturago nago. Helburuak betez goaz obsesionatu gabe, patxadaz lan eginez, energia transmititzen digun jende-sarea sortuz, eta horrek laguntzen digu kalitate gehiagorekin lan egiten”.
Etorkizun osoago baterantz
Argia zentroaren etorkizunean proiektua zabaltzea dago. “Diziplina berriak sartu nahiko genituzke. Izan ere, uste dugu pertsona bat zaintzeko modurik egokiena zerbitzu zabal bat eskaintzea dela”, kontatu du Jonek. “Beste arlo batzuk ukitu nahi ditugu: psikologia, nutrizioa, medikuntza… osasunaren arloko hainbat langile, arreta osoa eskaintzeko. Izan ere, pertsona osotasunean ulertu behar da, bere konplexutasun osoan”, dio Aitorrek.

Hori da egiten ari diren bidea: arima galdu gabe haztea, espezialitate berriak txertatzea Argia Azkoitian zentro paregabe bihurtu duen hurbiltasunaren eta banakako arretaren oinarria galdu gabe.
Zura eta argia elkartzen direnean
Emaitza zentro atsegin eta erabilgarri bat da, non txoko bakoitzak ongizatea transmititzen duen. Gure altzariek leku profesionaletan txertatzeko beharrezkoak diren sendotasuna eta kalitatea dituzte, eta horrek etxea baino askoz gehiagorako perfektuak egiten ditu. Oraingoan fisioterapia eta errendimendu pertsonaleko zentroa izan da, baina aurrerago arropa-denda bat, ikastetxe bateko gelak edo arkitekturako estudio bat izan daitezke.
Zurak asko du emateko mundu profesionalean ere. Izan ere, zura dagoen tokian, bizitza dago. Eta adorez egindako proiektuekin nahasten denean, Argia zentroarekin bezala, emaitza polita baino ezin da izan. Eta argiz beteta.
